XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hori dek sasoia, mutil!

Apustu-zale purrukatuak dira euskaldunak, nahiz baserritar, nahiz arrantzale izan.

Eta indar-neurketak, zenbat eta herrikoiago, hainbat eta sutsuago eta gartsuago hartzen ditue....

Arrantzaleak ezezik, erne zebiltzan egun hartan Getari-ko eta Zarautz-ko emakumeak, eguerdirako etxeko zereginak burutzen.

Bazkaldu bezin laster, itsasburuan ikus-toki egoki bat hartzera joan nahi zuen ba, apustuko goraberarik galdu gabe hasieratik azkenerarte dana ikusteko ustean....

Hiruterdietarako jendez gainezka agiri zan Zarautz-tik Getarira dihoan itsasertz-bitarte dana.

Ikusgarria zan, agian, eguzkiaren dirdaietara, jendetza ugari haren ibilia! Baserritarren jantzi ilunen ondoan, begien ziztagarri ziran neskatxen soineko zuri-gorriak.

Etzan berehalakoan heldu ordua.

Su-ziri bat izan zan apustua hasteko zantzoa.

Eztanda entzun zuanakin batean... ikusgarri izan zan, agian, mutilaren lehenengo indarkaldia.

Krakateko lazkarra egin zuen ontziak indarraren iraduari erantzunaz; saihetseko olak zartatu zitzaizkiola zirudien....